Honela definitzen da dietaren erabateko azterketa: “Analisi kimikoen bidez, dieta tipikoa kontsumitzen duen pertsona baten elikagaietako substantzien eta kutsatzaileen ingesta zehazteko berariazko azterlana”.
Dietaren erabateko azterketaren helburuak dira:
- Kutsatzaileen ingesta ziurtzat jotzen diren mailak baino txikiagoa izatea.
- Nutrienteen ingesta gomendatutako mailen adinakoa izatea.
Honako hauek dira aztertzen diren substantzia nagusiak:
- Ingurumen eta nekazaritza arloko kutsatzaileak
- Plagiziden hondakinak
- Albaitaritzako sendagaien hondakinak
- Gehigarriak eta/edo narriadura-produktuak
- Lagungarri teknologikoen hondakinak
- Nutrienteak