Dieta astringentea
Jump to navigation
Jump to search
Dieta idorgarria da beherakoa dutenei gomendatzen zaien elikadura. Diarreen iraupena laburtzen eta ondoeza arintzen duten elikagaiez osaturik dago.
Gomendatzen da zuntz askoko elikagaiak, gisatuak, frijituak eta, oro har, koipe askoko elikagaiak —hala nola hestebeteak— saihestea, baita peristaltismoa edo heste-mugimendua areagotzen dutenak ere —adibidez, laranja-zukua eta kafea—. Aldiz, azenario egosia, arroza eta arroz-egosketako ura, banana, jogurt naturala eta abar kontsumitzea gomendatzen da.