Dieta Mediterraneoa

Wikia-Elikatik
Jump to navigation Jump to search

Mediterraneoko zenbait herrialdetako elikadura-ereduarekin bat datorren dieta (Espainia, Italia, Grezia eta abar). Dieta honen ezaugarri nagusiak dira landare-jatorriko elikagai ugari kontsumitzea (frutak, barazkiak, lekaleak eta zerealak), koipe-iturri nagusi gisa oliba-olioa eta animalia-jatorriko proteinen iturri nagusi gisa arraina proposatzea, eta egunean basokada bat ardo beltz (antioxidatzaile-ekarpena dela eta) edatea proposatzea.


Esaten da hainbat propietate onuragarri dituela, hala nola gaixotasun kardiobaskularren intzidentzia txikia, gantz-azido monoasegabeen (oliba-olioa), gantz-azido poliasegabeen (arrain urdina) eta polifenolen (ardo beltza) ekarpena dela eta. Gainera, dieta honetan antioxidatzaile eta zuntz askoko eta gantz ase gutxiko elikagai asko sartzen direnez, esaten da onuragarria dela zenbait minbizi, endekapenezko gaixotasunak (alzheimerra, adibidez) edo pandemiak, hala nola obesitatea, prebenitzeko.


Erreferentzia


Dietamediterranea.com