Cis motako koipeak

Wikia-Elikatik
Jump to navigation Jump to search

Cis konfigurazioan (ohiko konfigurazioa) gutxienez lotura bikoitz bat duten gantz-azido asegabeei deitzen zaie cis motako gantza. Elikadura-koipe ez-eraldatuetan, azido monoasegaberik ugarienak omega-9 (azido oleikoa) gantz-azidoen familiakoak edo seriekoak dira. Nagusiki, landare-jatorriko zenbait koipetan egoten dira, hala nola oliba-olioan eta koltza-olioan; eta, proportzioa txikiagoa bada ere, animalia-jatorriko gantzetan (esne-gantza, gurinak eta animalia-bilgorrak).


Erreferentziak


Barrón LJR. 2008. Lípidos en Bases de la Alimentación Humana. (Coord., V.M. Rodríguez, E. Simón). Ed. Netbiblo S.L., La Coruña, España, pp. 197-209.