CLA

Wikia-Elikatik
Jump to navigation Jump to search

Conjugated Linoleic Acid ingelesezko terminoari egiten dio erreferentzia CLA siglak.


Azido linoleiko konjugatua azido linoleikoaren isomero geometrikoen (cis,cis; cis,trans; trans,cis; trans,trans) eta posizionalen (7,9; 8,10; 9,11; 10,12; 11,13; 12,14) multzoa izendatzeko erabiltzen da. Isomero horien ezaugarri nagusia da lotura bikoitzak posizio konjugatuan edo ondokoan izatea, metilo talde batek bereiziak izan beharrean, azido linoleikoaren kasuan gertatzen den bezala (cis9, cis12-18:2).


CLAren iturri natural nagusiak animalia hausnarkarietatik lortutako produktu prozesatuak nahiz prozesatu gabeak dira (haragia, esnea, gazta, etab.), baina azido linoleikotan aberatsak diren landare-olioetatik ere sintetiza daiteke (isomerizazioa).


Trans motako gantz-azidoekin gertatzen den bezala, isomero batzuk edo beste batzuk agertzea animaliaren elikadura motaren araberakoa da.


CLAren isomero ugariena azido errumenikoa da (cis9, trans11-18:2), zeinak, bibliografia zientifikoaren arabera, minbiziaren, diabetesaren eta aterosklerosiaren aurkako eragina baitu, eta hanturaren aurka eta immunitate-sistemaren modulatzaile gisa jarduten baitu.


Erreferentziak


Yurawecz MP, Kramer JKG, Gudmundsen O, Pariza MW y Banni S (Eds). 2006. Advances in Conjugated Linoleic Acid Research, Volumen 3. AOCS Press, Champaign, IL, USA.

Benjamin S y Spener F. 2009. Review. Conjugated linoleic acids as functional food: as insight into their health benefits. Nutrition & Metabolism 6: 36.