Beganoa

Wikia-Elikatik
Jump to navigation Jump to search

Animaliak ustiatu gabe bizitzen ahalegintzen den pertsona; animalien, gizakien eta planetaren hobe beharrez egiten du hautu hori. Animalia-produktuak erabiltzea zernahitan —arropa, kosmetikoak eta abar— saihesten duen bizimodu bat da.


Beganoen dieta landareetan oinarritzen da, eta ez dute jaten animalia-jatorriko ezer; ez haragirik, ez deribaturik —esnea, arrautzak eta eztia, adibidez—. Deribatuen kontsumoak bereizten ditu obolaktobegetarianoetatik, azken horiek animalia-jatorriko produktuak jaten baitituzte baldin eta, haiek eskuratzeko, animalia hil beharrik ez badago.

Erreferentziak


Vegan Action

The vegan society