Azukrea

Wikia-Elikatik
Jump to navigation Jump to search

Azukre-erremolatxatik (Beta vulgaris L. var. rapa) edo azukre-kanaberatik (Saccharum officinarum L.) lortzen den produktua izendatzeko baino ez da erabiltzen azukre arrunt izen espezifikoa (sakarosa).

Disakarido hori fruktosa molekula batez eta glukosa molekula batez osatuta dago, biak lotura glukosidiko baten bidez elkarri lotuak. Oso zabaldua dago landare-jatorriko elikagaietan eta frutan.


Munduan gehien erabiltzen den edulkoratzailea da, eta mahaiko azukre gisa nahiz freskagarri, opil, pastel, gaileta, gosaritarako zereal, zuku, tomate-saltsa eta txokolateei gehituta erabiltzen da, besteak beste.


Sakarosa, egoera kristalinoan, honela sailkatzen da, purutasunaren eta fintze-mailaren arabera:

  • azukre tertziarioa
  • kanabera-azukre beltza
  • azukre erdizuria
  • azukre zuria
  • azukre findua


Fintze-maila txikienetik handienerako hurrenkeran daude.


Forma solido kristalinoa da zabalduena, baina disoluzio gisa ere aurki daiteke.


Erreferentziak


Rodríguez VM, Simon E (2008). Bases de la Alimentación Humana. Ed Netbiblo

Gil A (2010). Tratado de Nutrición: Bases Fisiológicas y bioquímicas de la nutrición. Ed Médica Panamaericana Hala, azukre likidoa, azukre likido alderantzikatua eta azukre-jarabe alderantzikatua ere badira.