Arrain urdina

Wikia-Elikatik
Jump to navigation Jump to search

Lipido edo gantz kantitatea % 6tik gorakoa duten arrainei esaten zaie arrain urdin. Gantz hori muskulu-ehunean egoten da batez ere, azal azpiko geruzan.


Gantz askoko espezieen artean, hauek nabarmentzen dira: aingira, izokina, sardinzarra, atuna, antxoa, sardina, txitxarroa, berdela, mero zuria, papardoa eta ezpata-arraina. Espezie bereko arrainak izanik ere, guztiek ez dute gantz kantitate bera; esate baterako, urte-sasoiak badu garrantzia, eta arrautzak egiteko unean nabarmen gutxitu daiteke gantz-edukia. Faktore horien eraginez, arrain erdigantzatsuak ere badira; haien lipido kantitatea % 2-5 izan ohi da. Mota horretakoak dira: urraburua, bisigua, krabarroka, itsas aingira, erreboiloa, barbarina, amuarraina eta hegaluzea. Arrain mota hauek gantz kantitate handia dutenez, gerta daiteke biltegiratze-denborak laburragoa izan behar izatea.


Hala ere, nutrizio-ezaugarri oso egokiak dituzte, n-3 motako kate luzeko gantz-azidoak baitituzte, hala nola EPA eta DHA, gaixotasun kardiobaskularretarako onuragarriak.


Erreferentziak


Murdock, D.H. Encyclopedia of foods: A guide to healthy nutrition. Editorial Academic Press. San Diego. 2002.

Ros Berruezo, G., Martinez Graciá, C., Santaella Pascual, M. Pescados y Mariscos en Gil A.. Tratado de nutrición. Tomo II. Editorial Médica Panamericana. Madrid 2010.