Ariketa aerobikoa
Ariketa aerobikoa da modu jarraituan (oxigeno-eskaera jarraitua), intentsitate ertainean eta denbora luzean (20-30 minututik gora) egiten dena. Horri esker, aukera ematen du muskuluak uzkurtu eta, hala, behar den energia gantz-ehunetik lortzeko. Ariketa aerobikoetan, muskulu-masa handiek (hanketakoek, ipurmasailetakoek, bizkarraren behealdekoek...) hartzen dute parte lanaldi luzean eta intentsitate ertainean. Adibide batzuk: aerobica, azkar ibiltzea, korrika txikian ibiltzea, iraupen-eskia, igeri egitea, iraupen-txirrindularitza, dantza egitea eta pisuekin egindako entrenamendu kontrolatua.
Ariketa aerobikoa modurik egokiena da organismoaren gaitasun kardiobaskularra eta arnas edukiera hobetzeko. Kirol osasungarriaren ideiari lotuta dago.
Erreferentzia