Argaldu

Wikia-Elikatik
Jump to navigation Jump to search

Gorputz-pisua galtzea da; osasungarria izango bada, gantz-masaren kontura gertatu behar du. Modu osasungarrian argaltzeko, giza nutrizio eta dietetikako hezkuntza arautua jaso duen espezialista (dietista-nutrizionista) bati egin behar zaio kontsulta beti, eta hark elikadura- eta bizimodu-estrategia egokia eta pertsonalizatua ezarriko du. Oro har, ingestioa modu egokian murriztea eta ariketa fisiko gehiago egitea proposatuko du, eta aholkuak emango ditu jateko azturei eta bizimoduari dagokienez. Hala, energia-balantze negatiboa eragingo du (energia gutxiago hartzen da gastatzen dena baino), eta, horren ondorioz, organismoak bere koipe-erreserbetatik hartuko du elikagaiekin eskuratzen ez duen energiaren partea. Garrantzitsua da kontuan hartzea pisu-galtzearen erritmoak ez duela 0,5-1 kg baino handiagoa izan behar astean, edo 2-4 kg hilean, osasungarria izango bada.


Guztiz garrantzitsua da modu egokian egitea eta mirarizko dietak saihestea. Hala egin ezean, bada arriskua, besteak beste, pisu-galtzea organismoaren muskulu-masaren bizkar egiteko (malnutrizio energetiko-proteiko bat eraginez) edo yo-yo efektua gertatzeko dieta amaitutakoan (galdu den baino pisu gehiago berreskuratzea).


Erreferentziak


Rodríguez VM, Simon E. Bases de la Alimentación Humana. Ed Netbiblo (2008)

Gargallo Fernández, Manuel; Marset, Julio Basulto; Lesmes, Irene Breton; Izquierdo, Joan Quiles; Sala, Xavier Formiguera; Salas-Salvadó, Jordi. Consenso FESNAD-SEEDO: recomendaciones nutricionales basadas en la evidencia para la prevención y el tratamiento del sobrepeso y la obesidad en adultos. Endocrinol Nutr. 2012;59:429-37

Diccionario sobre nutrición y alimentación (AEDN-Unilever) 2007.