Agente kartzinogenikoa

Wikia-Elikatik
Jump to navigation Jump to search

Ehunetan eragin eta tumore gaizto bat haztea edo minbizia sortzea dakarren faktore fisiko, kimiko edo biologikoa. Maizenik inguruan izaten ditugun agente kartzinogenikoen artean, aipatzekoak dira tabakoa, zeina biriketako, maskuriko, esofagoko, laringeko, faringeko eta ahoko minbiziarekin lotzen baita, eta alkohola, zeina gibeleko, esofagoko, laringeko, faringeko eta ahoko minbiziarekin lotzen baita. Oso agente kartzinogeniko ezagunak dira, halaber, asbestoa eta bentzopirenoa.


Erreferentzia


J. Mataix y J.J. Gaforio. Cáncer. En: Nutrición y Alimentación Humana. J. Mataix (ed) pp.1765-1790. Editorial Ergon. Majadahonda (Madrid), 2012.