A hepatitisa A hepatitisaren birusak (VHA) sorrarazten duen gibeleko infekzioa da. Birusa transmititzen da pertsona batek VHA daukan beste pertsona baten gorozkiez kutsatutako elikagaiak edo edariak hartzen dituenean (aho- eta gorotz-transmisioa). Gaixotasuna hertsiki loturik dago behar ez bezalako saneamenduari eta norberaren higiene-faltari.
A hepatitisaren sintomak arinak nahiz larriak izan daitezke: sukarra, egonezina, jangura galtzea, beherakoa, goragalea, sabeleko mina, gernu iluna eta ikterizia (azala eta begietako esklerotika beilegitzea).
Erreferentzia