A Bisfenola

Wikia-Elikatik
Jump to navigation Jump to search

A Bisfenola (BPA) osagai kimikoa da eta elikadura arloko zenbait plastiko egiteko erabiltzen da, besteak beste: katiluak eta pitxarrak, sukaldeko tresnak, eta kontserba lata batzuen estaldura egiteko.


Tresna horiek gaizki erabiltzen badira, substantzia hori elikagaietara eta ondoren kontsumitzaileengana pasa daiteke. Beraz, arreta handiz irakurri behar da etiketa, tresna horiek behar bezala erabiltzeko.


Konposatu honen egitura gizakien zenbait hormonen egituraren antzekoa da, eta gure hormona-sistema alda dezake, nahiz eta ez duen berehala antzeman daitekeen kalterik eragiten. Halako sustantziei “Hormona-disruptoreak“ deitzen zaie.


Kontsumitzailea – BPA – ELIKA

FAQak – BPA – EFSA