ALCAT testa

Wikia-Elikatik
Jump to navigation Jump to search

Oinarri zientifikorik ez duen elikadura-proposamen bat da, eta, beraz, mirarizko dietatzat, arriskutsutzat eta ez-gomendagarritzat hartzen da.


Elikadura-intolerantziaren testa esaten zaio, eta odol-analisi bat da, hainbat janari talderekiko intolerantzia edo sentikortasuna atzemateko egina. Haren aldekoek argudiatzen dute horrela jakiten dela zer substantziak eragiten duten intolerantzia organismoan, eta, horren ondorioz, baita buruko mina, artikulazioetakoa, sudur-kongestioa, asma eta are obesitatea ere. Hala, analisiaren ondoren, metodoak proposatzen du dietatik ezabatzea ustez ongi toleratzen ez diren elikagaiak.


Oinarri zientifikorik ez izateaz gainera, proposamen honek badu beste arrisku bat: gerta liteke dieta osasungarrien osagai izan behar duten elikagaien ingestioa debekatzea, eta, horregatik, nutrizio-desoreka sortzea.


Erreferentziak


AESAN

GREP-AEDN