Elikagaien Segurtasuneko eta Nutrizioko Espainiako Agentzia organismo autonomoa da, Osasun eta Gizarte Politika Ministerioari atxikia. 2001. urtean osatu zen, eta honako hauek dira bere helburuak:
- Elikagaien bidez transmititzen diren edo horiekin lotuta dauden gaixotasunen arriskuak murriztea
- Elikagaiak kontrolatzeko sistemen eraginkortasuna bermatzea eta elikagaien segurtasuna lehiakortasun-estrategiatzat hartzen duen ekoizpen-sektorea sustatzea
- Elikagai osasuntsuen kontsumoa sustatzea, horiek eskuratzea eta horiei buruzko informazioa ahalbidetzea
- Bermatzea kontsumitzaileei eta Espainiako nekazaritzako elikagaien sektoreko eragileei emango zaien informazioa objektiboa izango dela
Erreferentzia