Norobirusak

Wikia-Elikatik
Jump to navigation Jump to search

Norobirusak birus-mota bat dira, eta Europako gastroenteritis-agerrera gehienak eragiten dituzte. Norobirus bidezko infekzioak oso kutsakorrak dira, eta pertsonen artean zuzenean transmititzen dira batez ere. Halaber, kutsatutako ura edo elikagaiak (ostrak, mugurdiak…) kontsumitzearen ondoriozko agerrerak ere atzeman dira.

Birus enteriko honek eragindako gaixotasuna, oro har, onbera da, eta inkubazio-sasoi laburraren (12 eta 48 ordu artekoa) ondoren, sabeleko minaren, goragalearen, gorakoaren edota beherakoaren bidez azaltzen da. Horiek 1 eta 3 egun arteko iraupena daukate. Infekzioen heren batek, gutxi gorabehera, ez dute sintoma klinikorik eragiten; alabaina, herritar ahulengan (hala nola, bularreko umeak eta ume txikiak, pertsona helduak, ospitaletako gaixoak eta immunodepresioa daukaten pertsonak) gorakoak eta beherakoak biziak eta naroak izan daitezke: luzatu egin daitezke eta deshidratazioa eta giltzurrunetako arazoak eragin ditzakete.


Erreferentziak


Infograma - Birus Enterikoak - ELIKA

Kontsumitzailea - Birus Enterikoak - ELIKA

Arrisku Biologikoak – Birusak - ELIKA