Histaminak

Wikia-Elikatik
Jump to navigation Jump to search

Histamina da elikagai batzuen okelean, batik bat arrainen haragian, bakteriek sortzen duten osagaia. Konposatu hori amina biogenoen taldekoa da.

Histaminen agerrera lotuta dago arrainaren kontserbazio txarrarekin (tenperatura altua jasatea denbora-tarte luzeetan).

Era honetako amina asko daukaten elikagaiak jateak intoxikazio arina agertzea dakar, honako hauek eragin ditzakeena: arterien hipotentsioa, aurpegiko gorritasuna, eta edema, hazkura, buruko mina eta, batzuetan, beherakoa.

Histamina sortzea ekiditeko, nazio-mailako nahiz Europako legegintzak ezartzen du derrigorrezkoa dela arrantza-produktuak 0ºC inguruan mantentzea elikakate guztian zehar.


Erreferentziak


Infograma Kontsumitzailea - Histamina - ELIKA

Kontsumitzailea - Histamina bidezko intoxikazioa - ELIKA