Akrilamida

Wikia-Elikatik
Jump to navigation Jump to search

Akrilamida konposatu kimikoa da eta industria-prozesuetan erabiltzen da, besteak beste, elikagaiekin kontaktuan egongo diren plastikoak ekoizteko, ura arazteko, edo papera, kosmetikoak eta lekedak egiteko.

PatatasFritas MOD.jpg

Duela gutxi jakin dugu berez sortzen dela almidoi ugariko elikagaiak tenperatura altuetan jartzean (180ºC-tik gora). Patata eta labore produktuetan egoten da. Produktu horiek frijitu edo labean prestatuak izaten dira: patata frijituak, galletak, biskoteak, gosarietako laboreak eta ogia. Akrilamida maila baxuagoa izaten dute kafe txigortuak edo kakao hautsak.

Konposatu honek tumoreak eta nerbio- eta ugalketa-sistemen desoreka eragin ditzake oso esposizio altua duten esperimentuetarako animalien artean. Nolanahi ere, ezin izan da horrelakorik egiaztatu gizakietan; beraz, “gizakiarentzat minbizi sortzaile izan litekeela” uste da.

Elikagaietan egoten den kontzentrazio-maila mila aldiz txikiagoa izaten da animalietan alterazioak eragiten dituen maila baino. Beraz, adituek uste dute akrilamida elikagaien bidez kontsumituta, kontsumitzaileen nerbio- edo ugalketa-sistema kaltetzeko arriskua oso baxua dela.

Arrisku kimikoak – Akrilamida – ELIKA