Sendagaien hondakinak

Wikia-Elikatik
Jump to navigation Jump to search

Animaliekin erabiltzen diren farmazia-produktu gehienek utz ditzakete hondakinak animalia horietatik ateratako elikagaietan, izan osagai aktiboaren hondakinak bere forma originalean, izan osagai aktiboaren metabolitoenak.

Hondakin horiek elikagaietara heltzea ekiditeko, beharrezkoa da sendagaiak behar bezala erabiltzea. Abeltzainek albaitarien gomendioak jarraitu behar dituzte, eta zehatz-mehatz gorde behar dituzte itxarote-egunak (hau da, animaliekin sendagaiak erabili ondoren animalia-jatorria daukaten produktuak saldu ahal izateko igaro behar diren egunak).

Beste alde batetik, agintari eskudunek elikagaietan albaitaritza-erabilerako sendagaien hondakinak ikuskatzeko programa egiten dute, ekiditeko kontsumitzaileengana heltzea osasunerako hondakin kaltegarriak dituzten elikagaiak.