Salmonella

Wikia-Elikatik
Jump to navigation Jump to search
Mahonesa W.jpg

Salmonella spp. bakterioak dira elikadurak eragindako intoxikazio gehienen sorburu nagusia. Gizakien eta beste animalia batzuen hesteetan osasun-arazorik eragin gabe bizi den bakterioa da. Kutsatutako elikagairen batetik heldutako beste bakterio batzuen ondorioz, bakterio horiek ohi baino gehiago ugaltzen direnean, desoreka gertatzen da, eta desoreka horren ondorioz sortzen da “Salmonellosi" gaixotasuna.


Oro har, gaixotasunak beherakoa, sabeleko mina eta sukarra eragiten ditu, baina buruko mina, goragalea eta gorakoa ere ager daitezke. Azken sintoma horiei lotutako deshidratazioak gaixotasunak umeen eta pertsona nagusien artean garrantzitsua izatea dakar, arazo larriak ekar baititzake.


Gaixotasuna transmititu ohi duen elikagaia arrautzak dira, baina ezin dira ahaztu animalia-jatorriko beste elikagai batzuk ere, hala nola, hegazti-okela, esnea eta esnekiak eta arrainak (azken horiek maila apalago batean).


Bi Salmonella espezie dira garrantzitsuenak pertsonen osasunaren ikuspegitik:

  • Salmonella enteritidis
  • Salmonella typhimurium


Erreferentziak


Infograma Kontsumitzailea - Salmonella - ELIKA

Arrisku biologikoak – Salmonella – ELIKA

Ficha Alimentación Animal – Salmonella - ELIKA

Factsheet - Salmonella - EFSA