Mineralak

Wikia-Elikatik
Jump to navigation Jump to search

Organismoak sintetizatu ezin dituen mikronutrienteak dira mineralak. Konposatu kimiko ez-organikoen multzo bat osatzen dute, funtsezkoa dietan.

Ehunetan zer proportziotan dauden eta haietako bakoitzetik zenbat behar den, mineralak bi talde nagusitan banatzen dira:

Makromineralak: Gorputz-pisuaren % 0,005 baino gehiago dira, eta, haietatik, egunean 100 mg edo gehiagohartzea komeni da. Talde honetakoak dira kaltzioa, magnesioa, sodioa, potasioa, fosforoa, kloroa eta sufrea.
Mikromineralak: Gorputz-pisuaren % 0,005 baino gutxiago dira, eta, haietatik, egunean 20 mg edo gutxiago hartzea komeni da. Talde honetakoak dira burdina, zinka, fluorra, iodoa, kobaltoa, kromoa, selenioa, manganesoa, kobrea eta molibdenoa.

Makro eta mikromineral horietaz gainera, badira beste mineral batzuk dietako nutriente esentzial gisa sailkatzen direnak. Talde horretakoak dira litioa, silizioa, banadioa, boroa, urrea, zilarra eta titanioa.

Nabarmentzekoa da zenbait mineral, hala nola beruna eta merkurioa, elementu erabat toxikoak direla; batzuetan elikagaietan agertzen dira , eta aurkako erreakzioak eta asaldu larriak eragin ditzakete gizakietan.


Erreferentziak


Simón E y Lasa A. 2008. Minerales en Bases de la Alimentación Humana. (Coord., V.M. Rodríguez, E. Simón). Ed. Netbiblo S.L., La Coruña, España, pp. 237-251.