Merkurioa

Wikia-Elikatik
Jump to navigation Jump to search

Merkurioa hainbat erabilera (neurgailuak, katalizatzaileak, hagin-amalgamak, argi fluoreszenteak, urre-ateratzeak…)dituen metal astuna da. Merkurioaren sinboloa “Hg” da.


Merkurioa baliatzen duten industrien hondakinek urak kutsa ditzakete. Merkurioa xurgatzen du fitoplanktonak, eta arrainek fitoplanktona jaten dute. Bereziki aipatzekoa da arrain harrapari handien kasua (ezpata-arraina, marrazoa, atun gorria…); izan ere, metilmerkurioa (merkurioaren forma toxikoa) pilatzeko joera daukate gantz-ehunetan. Pertsonengan, metilmerkurioak aldaketak eragin ditzake fetuen neurona-garapenean eta adin txikiko haurrengan.


Erreferentziak


Infograma Kontsumitzailea - Merkurioa - ELIKA

Arrisku kimikoak - Merkurioa - ELIKA