Kokzidiostatikoak

Wikia-Elikatik
Jump to navigation Jump to search

Kokzisioen aurka borrokatzeko erabiltzen diren sendagaiak dira. Zelulen barneko parasitoak dira kokzidioak (zelulen barruan bizi eta ugaltzen dira) eta kokzidiosi izeneko gaixotasuna eragiten dute.

Zenbait kokzidio genero daude eta horiek animaliak zein gizakiak kutsa ditzakete. Gaixotasuna gorozkien bidez edo kutsatutako ehunak kontsumitzeagatik kutsatzen da. Gizakien osasunerako arriskuaren ikuspegitik, honako hauek dira kokzidio genero nagusiak: Toxoplasmak eta Cryptosporidium.