IARC

Wikia-Elikatik
Jump to navigation Jump to search

Minbiziari buruzko Ikerketarako Nazioarteko Agentziak (International Agency for Research on Cancer, IARC), Osasunaren Mundu Erakundearen baitakoak, nazioarteko elkarlana sustatzen eta koordinatzen du, gaixotasun honi buruzko ikerketa-esparruan. Halaber, zientzia-estrategiak proposatzen eta garatzen ditu, gaixotasuna ekidin eta kontrolatzeko.

Diziplinartekoa da eta epidemiologiaren, oinarrizko zientzien eta bioestatistikaren esparruetan duen esperientzia erabiltzen du minbiziaren kausak atzemateko. Horrela, gaixotasuna ekiditeko neurriak hartzen eta gaixotasunaren karga (baita horri lotutako sufrimendua) murrizten laguntzen du. IARC 1965ean sortu zen, Frantziaren ekimenez. Egoitza Lyonen du eta gaur egun 21 herrialde dira Agentziako kide.

Web gunea - IARC