Elikagai transgenikoa

Wikia-Elikatik
Jump to navigation Jump to search

Elikagai transgenikoa da genetikoki eraldatutako organismo batetik (GEO) lortzen dena, edo GEO batetik lortutako osagaiak dituena (adibidez, soja-irina). GEO bat (mikroorganismoa, landarea edo animalia) organismo bat da, ingeniaritza genetikoaren bidez genoma eraldatu zaiona gene berri bat edo gehiago sartzeko, edo organismoaren beraren gene bat aldatzeko.


Gene bat DNA-segmentu bat da, RNA molekula baten sintesia zuzendu dezakeena edozein organismotan, ondo prestatuz gero. Eraldaketa horren ondorioz, organismoak ezaugarri berri bat edo batzuk ditu. 2011n, 160 milioi hektarea baino gehiago (landutako munduko azalera osoaren ia % 11) bete ziren labore transgenikoz 29 herrialdetan, eta haietako 19 garabideko herrialdeak ziren.


Labore transgeniko nagusiak herbizidak eta/edo intsektuak jasaten dituzten soja, artoa, koltza eta kotoia dira: labore transgenikoz ereindako munduko azalera osoaren % 70 hartu zuten urte horretan.


Erreferentziak


Actualizado de: De Renobales M. 2009. Alimentos más sostenibles: Las semillas transgénicas en la agricultura ecológica. PREMIO “Junta General del Principado de Asturias – Sociedad Internacional de Bioética (SIBI)”. Gijón, España.