Dietaren Erabateko Azterketa

Wikia-Elikatik
Jump to navigation Jump to search

Honela definitzen da dietaren erabateko azterketa: “Analisi kimikoen bidez, dieta tipikoa kontsumitzen duen pertsona baten elikagaietako substantzien eta kutsatzaileen ingesta zehazteko berariazko azterlana”.

Dietaren erabateko azterketaren helburuak dira:

  • Kutsatzaileen ingesta ziurtzat jotzen diren mailak baino txikiagoa izatea.
  • Nutrienteen ingesta gomendatutako mailen adinakoa izatea.

Honako hauek dira aztertzen diren substantzia nagusiak:

  • Ingurumen eta nekazaritza arloko kutsatzaileak
  • Plagiziden hondakinak
  • Albaitaritzako sendagaien hondakinak
  • Gehigarriak eta/edo narriadura-produktuak
  • Lagungarri teknologikoen hondakinak
  • Nutrienteak