Codex alimentarius

Wikia-Elikatik
Jump to navigation Jump to search

Codex Alimentariusaren Batzordeak adituen lan-taldeak dira, FAOk eta OMEk 1963an abiarazitakoak. Talde horiek arauak, zuzentarauak eta nazioartean bateratutako elikadura-praktiken kodeak egiten dituzte, kontsumitzaileen osasuna babesteko eta elikagaien merkatuan jardunbide leialak ezartzen direla bermatzeko. Era berean, gobernuen nazioarteko erakundeek eta gobernuz kanpokoek elikaduraren esparruan arauei buruz egiten dituzten lanak koordinatzea sustatzen dute.

Web ofiziala – Codex alimentarius