Amina biogenikoak

Wikia-Elikatik
Jump to navigation Jump to search

Elikagaietan aurkitzen diren konposatuak dira, hain zuzen ere aminoazidoen eraldaketaren ondorioz sortzen diren konposatuak. Aminoazidoeneraldaketa hori mikroorganismoek sortutako entzimek eragiten dute. Honako hauek dira amina biogeniko nagusiak: histamina, kadaberina, putreszina, tiramina eta triptamina.

Konposatu horien kopuru handia kontsumitzeak koadro toxikoa eragin dezake pertsonetan.

Itsasoko produktuetan sortzen dira, batik bat, histamina eta beste amina biogeniko batzuk.

Konposatu horiek behin osatuta, oso zaila izaten da deuseztatzea; beraz, histaminari dagokionez, ezinbestekoa da amina biogeniko horren sorrera ekiditea elikakatean.