Aflatoxinak

Wikia-Elikatik
Jump to navigation Jump to search

Aflatoxinak hainbat onddo-espeziek eragiten dituzten mikotoxinak dira. Aspergillus familiako onddoak dira mikotoxina horien ekoizle nagusiak. Nolanahi ere, Penicillium familiako onddoek ere eragiten dituzte. Onddo horiek baldintza bereziak behar dituzte hazi eta aflatoxinak ekoizteko: 4ºC eta 45ºC artean haz daitezke eta 11ºC eta 35ºC artean sortzen dute toxina.


Bestalde, onddo horiek elikagai askotan ugaritu daitezke eta arazoak sortzen dituzte kakahuete, arto, kotoi-hazi, fruitu lehor eta laboreetan.


Hainbat aflatoxina-mota daude, eta B1 Aflatoxina da toxikoena. Aflatoxinak kaltegarriak dira animalien eta gizakien osasunerako eta gibelean kalte larriak eragin ditzakete.


Erreferentziak:


Infograma Kontsumitzailea Aflatoxinak - ELIKA

Fitxa Arriskua Aflatoxinak - ELIKA

Fitxa Animalien Elikadura B1 Aflatoxina - ELIKA

Aflatoxinak - EFSA